Saharara bidaltzeko elikagaiak batzen ari dira eatarrak
EA // Sahela elkartearen Sahararako Elikagaien Kanpainagaz bat egin dute eatarrek. Aurreko asteburuan egin moduan, domeka honetan ere herritarren ekarpenak jasoko dituzte. Natxituko eta Bedaronako elizpeetan eta Eako Eskolondo herri etxean utzi beharko...
EA // Sahela elkartearen Sahararako Elikagaien Kanpainagaz bat egin dute eatarrek. Aurreko asteburuan egin moduan, domeka honetan ere herritarren ekarpenak jasoko dituzte. Natxituko eta Bedaronako elizpeetan eta Eako Eskolondo herri etxean utzi beharko dira elikagaiak, 12:00etatik 14:00etara. Gailetak, azukrea, eztia, mermelada, zereala eta kakaoa emateko eskatu dute.