22. Hegaluze Sarirako hautagaia aurkezteko epea ireki dute
Apirilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Bermeoren izena zabaldu edo herriaren alde lan egin duenari zuzendutako saria daLaster ospatuko dute Bermeoko Arrain Azoka, eta apirilaren 26ra arte egongo da 22. Hegaluze Sarirako proposamen...
Apirilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Bermeoren izena zabaldu edo herriaren alde lan egin duenari zuzendutako saria da
Laster ospatuko dute Bermeoko Arrain Azoka, eta apirilaren 26ra arte egongo da 22. Hegaluze Sarirako proposamenak aurkezteko aukera.Hegaluze sariak ekintza zehatz bat edo jarraipen profesional bat saritzen du. Bermeoren izena zabaldu edo herriaren alde lan egin duenari aitortza egiten dio. Itsuki irratiak Arrain Azoka Elkarteagaz batera antolatzen du, eta pertsona, erakunde, elkarte, entitate edota proiektu bati ematen zaio.
Arlo guztietako ekintzak saritu daitezke: kultura, gizartea, kirola, ekonomia edota enpresa, adibidez. Hegaluze sariaren irabazlea epaimahai baten bidez aukeratzen dute, eta maiatzaren 18an emango dute ezagutzera, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldia baino lehen, Lameran.
Proposamena egin ahal izateko, orri batean hautagaiaren datuak idatzi eta saritzeko arrazoiak zeintzuk diren azaldu beharko da. Hainbat modu egongo dira proposamenak bidaltzeko; Bermeoko Udal Turismoan aurkeztuz, hegaluze@itsuki-irratia.net helbide elektronikora idatziz edota Itsuki Irratira bertara bidaliz: ‘Hegaluze Saria’, 120 p.k. 48370 Bermeo helbidera.
Iazko saria Eleizalde Ikastolak jaso zuen, eta 2016an Frai Alberto izan zen Hegaluze Sariaren irabazlea. Bermeoko Arrain Azoka elkarteak herritarrak proposamenak bidaltzera animatu nahi izan ditu, «guztien artean Arrain Azoka egiteko».
Aurton Arrain Azoka maiatzaren 18an, 19an eta 20an ospatuko da. Ohi legez, Bermeoko produktuen eta kulturaren erakusleihoa izango da.