Bertoko bost bertsolari ariko dira asteburuan, Bizkaiko Txapelketan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa zapatuan hasiko da Bilbon, eta Derion jokatuko dute bigarren saioa domekan. Udaberriko sailkatze faseko lehenengo asteburuak Lea-Artibai eta Busturialdeko bost bertsolariren parte hartzea izango du.Zapatuko saioan, Bikain...
Zapatuko saioan, Bikain Urkidi Etxebarria ondarrutarrak abestuko du. Ondoan izango ditu Asier Legarreta Legarreta, Ekaitz Larrazabal Gutierrez, Maddalen Ruesgas Rasines, Mikel Goiriena Larrazabal eta Peru Astigarraga Murgoitiobeña. Bilboko BBK Aretoan izango da udaberriko sailkatze faseko lehen saioa, 17:30ean.
Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarra, Enare Muniategi Etxeabe arteagatarra lehenengoz ariko da Bizkaiko txapelketan, Koldo Gezuraga Seijido gernikarra eta Mikel Retolaza busturiarra domekan igoko dira oholtzara. Iñigo Kortazar Eliasegaz eta Malen Amenabar Larrañagagaz ariko dira Derioko Gurea Aretoan, 17:30etik aurrera.
Saioak ikustera joan nahi dutenek txarteldegian eskuratu behar dituzte sarrerak. Bi egunetan 17:00etatik aurrera erosi ahal izango dira.
Hurrengo saioak
Udaberri faseko hurrengo saioak apirilaren 20ko asteburuan jokatuko dira; zapatuan saio bakarra Otxandion, eta domekan, berriz, saio bikoitza Ondarroan. Bertan, Lea-Artibai eta Busturialdeko zortzi bertsolarik abestuko dute.
2016. urtean abiatutako ereduari eutsiz, txapelketa udaberriko sailkatze faseagaz hasi eta udazkenean jarraituko du kanporaketekin. 13 sailkatze saio jokatuko dira maiatza bitartean.