Etxe eta eraikinen birgaitze lanen inguruko zerbitzua eskainiko dute
Debegesa garapen agentziak gogorarazi duenez, etxea edo eraikina birgaitzeko lanak egin nahi dituzten herritarrei doako zerbitzua eskainiko die diru laguntzei buruzko informazioa eta laguntza emanez.Zerbitzuaren bitartez, hain zuzen ere, herritarrek di...
Zerbitzuaren bitartez, hain zuzen ere, herritarrek diru laguntzen informazioa jasotzeko aukera izango dute; zein izapide edo eta zein epe behar diren, zein baldintza bete behar diren edo zein dokumentazio eskatu behar den, besteak beste. «Informazioa emateaz gain, eta galdeginez gero, Debegesa arduratuko da Eusko Jaurlaritzako (Etxebide) diru laguntzen espedien- teak bideratzeaz», jakinarazi dute garapen agentziako arduradunek.
Zerbitzua erabili nahi dutenek (partikularrek zein bizilagunen komunitateek) Debegesara jo dezakete informazio eta laguntza eske. Horretarako, aurrez telefonoz deitzea eta txanda eskatzea komeni da. Horretarako, 943-82 01 10 telefono zenbakira deitu beharra dago.
75 espediente
Datuei dagokienez, iaz Debegesako birgaitze zerbitzuak 129 kontsulta jaso zituen, eta, horrez gain, 75 espediente tramitatu zituen. «Horietatik 50 eraikinak birgaitzeko izan ziren, eta gainerako 25 espedienteak etxe partikularrak birgaitzeko».