Lea-Artibaiko soinua
Elizpe Rock jaialdia ospatuko da zapatuan, Etxebarrian. Eskualdeko hamazortzi talde entzuteko aukera egongo da 11:00etatik gauerdira. Kontzertu guztiak doakoak izango diraEtxebarriko Irubide, Olaia eta Otsolo tabernak izango dira zapatuan Etxebarrian o...
Elizpe Rock jaialdia ospatuko da zapatuan, Etxebarrian. Eskualdeko hamazortzi talde entzuteko aukera egongo da 11:00etatik gauerdira. Kontzertu guztiak doakoak izango dira
Etxebarriko Irubide, Olaia eta Otsolo tabernak izango dira zapatuan Etxebarrian ospatuko den Elizpe Rock musika jaialdiaren lehen agertokiak. Izan ere, akustikoekin hasiko da Lea-Artibai eskualdeko hamazortzi talderen zuzenekoak entzuteko aukera eskainiko duen jaia. Horrez gain, beste hiru agertoki prestatuko dituzte musikak egun osoan etenik ez izateko, bi elizpean (Lea eta Artibai) eta bestea Plaza Barrin (Urko).Egitaraua prest dago; talde bakoitzak 45 bat minutuko kontzertuak eskainiko dituela jakitera eman dute antolatzaileek, eta bata bestea kateatuz joan ahalko da publikoa agertoki batetik bestera. Ondarroako Biren taldeak emango dio hasiera jaialdiari 11:00etan, Irubiden, eta azken kontzertua Plaza Barriko Urko agertokian izango da gauerdian, Jake Mate taldeagaz. Eta guztia doan izango da, ez da sarrerarik egongo.
Hamazortzi taldeak gogoz daude dena emateko, eta Jake Materen agurra izango dela ere aurreratu dute. «Kontzertu berezi zein hunkigarria izango dugu, beraien agurra da justuki egunari amaiera emango diona». Beraz, eskualdeko taldeekin gozatzera animatu dituzte ume, gazte eta nagusiak, denentzako egongo baita erritmoa.