Udalak Tonpoia berreskuratzeko ekintza plana egin du
Bermeoko Udalak Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko plana abian jarri du, parte hartze tailerrekin. Herritarrek www.tonpoi-bermeo.eus webgunearen bitartez parte hartzeko aukera izango dute apirilaren 15era arte. Bertan aurkituko dute Tonpoiaren paisaia ...
Datu horiek Bermeoko Udalaren webgunean ere eskuragarri daude. Irune Ormaetxea Bermeoko Urigintza eta Ingurumen zinegotziaren esanetan, lehenengo diagnostikoa egin eta handik atera diren ondorioak herritarrekin batera aztertzen ari dira, «Tonpoi eta Talako ingurua guztien artean ordenatzeko eta erabilerarik onena emateko». Parte-hartze prozesuaren tailerra atzo egin zuten, kultur etxean.
Bertan, Tonpoia berreskuratzeko jasotako proposamenei buruz hitz egin zuten. Herritarrei Paisaia Planari buruzko informazioa eman zieten; modu horretan, gaur egungo beharrak eta etorkizunerako aukerak guztien artean eztabaidatu eta proposamenak egin eta adostu gura izan ditu udalak.