Ura protagonista duen ipuin kontaketa saioa, gaur, Mutrikun
Uretako ipuinak ipuin kontaketa saioa egongo da gaur, 17:00etan, Mutrikuko udal liburutegian. Saioa Eneritz Artetxe aktoreak gidatuko du, eta 4 urtetik gorako umeei dago zuzenduta.Ikus-entzuleek istorio harrigarri, beldurgarri, zoragarri zein dibertiga...
Ikus-entzuleek istorio harrigarri, beldurgarri, zoragarri zein dibertigarriak entzuteko aukera edukiko dutela aurreratu dute. «Hori bai, ipuin horiek guztiak uretatik datoz. Ura bere forma guztietan; pertsonaia guztiek dute bere tokia uretako istorioetan: lamiek, baleek, marrazoek, olagarroek, itsas gizonek, printzesek, txakurrek…».
Saioak iraun bitartean liburutegia itxita egongo da 17:00etatik 18:00etara.
Berriatuko saioa
Beste alde batetik, astelehenean Marikalanbre bizitzaren laborategian ipuin kontaketaz eta zientzia esperimentuen saioagaz ondo pasatzeko aukera egongo da Berriatuko liburutegian, 17:00etan. 5-8 urte bitarteko umeei dago zuzenduta.