Basurdeen ereserkia egin du Urdabai Kantaguneak
Urdaibai Kantaguneak Gernika Rugby Taldearen ereserkia egin du, eta martitzen iluntzean grabatu zuten Lizeo Antzokian, Segundo Olaeta Musika Eskolako kideekin batera. Doinu alaien bitartez, basurdeen indarra eta nortasuna nabarmentzen ditu abestiak. Be...

Urdaibai Kantaguneak Gernika Rugby Taldearen ereserkia egin du, eta martitzen iluntzean grabatu zuten Lizeo Antzokian, Segundo Olaeta Musika Eskolako kideekin batera. Doinu alaien bitartez, basurdeen indarra eta nortasuna nabarmentzen ditu abestiak. Besteren artean, errugbiaren hirugarren denbora, entseguak eta Gernika-Lumoko kluba 1973. urtean sortu zela aitatzen dira kantuan. Ereserkiaren grabaketaren bideoa eta argazki galeria ikusgai daude: www.busturialdea.hitza.eus