Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak Bizitza osasuntsua izateko keinu txikiak mahai informatiboa jarri zuen atzo, Lameran. Bertan, laranjak banatu zituzten, «elikadura osasuntsu» bat mantentzearen garrantzia azpimarratuz koloneko minbiziari aurre e...

Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak
Bizitza osasuntsua izateko keinu txikiak mahai informatiboa jarri zuen atzo, Lameran. Bertan, laranjak banatu zituzten, «elikadura osasuntsu» bat mantentzearen garrantzia azpimarratuz koloneko minbiziari aurre egiteko neurri bezala. Datorren asterako, berriz, hitzaldi bat antolatu dute elkartekoek,
Elikadura eta minbizia, zer dio zientziak? izenburupean. Hitzaldia kultur etxean emango dute datorren martitzenean, 17:00etan.