Giza katea prestatzeko ekintzekin jarraitzen dute
Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometroko giza kate erraldoia buruan, motorrak berotzen hasita dira Lea-Artibai eta Busturialdeko Gure Esku Dago dinamikako kideak. Duela lau urte modura, erabakitzeko eskubidea gau- zat...
Giza katearen nondik norakoak azalduko dituzte Aulesti, Markina-Xemein eta Morgan. Mundakan, berriz, giza katerako saretzeko aukera ere egongo da. Ekitaldi erraldoian saretzeko izen ematea ere zabalik dago, eta nahi duenak horretarako aukera edukiko du asteburuan, Muruetan.
Era berean, Zergatik erabaki? mahai inguru zikloan parte hartzeko aukera ere egongo da Ean. Mahai inguru horien helburua ez da izango eztabaida sortzea, hizlarien artean dauden desadostasunak nabarmentzea, ez eta ere adostasunera heltzea. Helburua ahalik-eta arrazoi gehien eta ahalik-eta anitzenak jasotzea izango da.
Bestalde, Elkarrekin together film dokumentala Murueta eta Ondarroara iritsiko da. Ondarroan, gainera, Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ren bozeramailearen solasaldia egongo da film dokumentalaren proiekzioa amaitu ostean.
Film dokumentalak euskal arkeologoek Ameriketako Estatu Batuetako Maine uhartera egindako espedizioa kontatzen du. Hain zuzen ere, orain dela 500 urte euskal baleazaleen eta hango natiboen artean izandako lankidetza eredua azaleratzen du. Aldi berean, bi herrien arteko elkarbizitza posible dela erakusten du filmak.