Jolasgune estaliaren proiektuari ekarpenak egiteko aukera dago
Herritarrek umeentzako Erreten Lameran kokatuko den jolasgune estaliaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera izango dute.Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus) aurreproiektua ikusteko aukera izango dute herritarrek.Aterpe gunerako planoen, ...
Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus) aurreproiektua ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Aterpe gunerako planoen, materialen, altzarien eta bestelako azalpenen berri izango dute herritarrek, eta, horrez gain, aurreproiektua aztertu eta balizko iruzkinak egiteko aukera ere edukiko dute.
Proposamen horiek apirilaren 20ra arte aurkeztu ahalko dituzte herritarrek, urigintza@bermeo.eus helbide elektronikora bidalita edota Berhaz bulegoan aurkeztuta.
Horrela, epea bukatu eta iruzkin guztiak bildutakoan, teknikariek jolasgunerako proposamen horiek bideragarriak diren aztertuko dute, eta proiektura gehitzea posiblea den ikusiko dute.
Aurreproiektuak egun euritsuetan umeek jolastu ahal izateko 310 metro koadroko estalitako aterpe gunea jasotzen du. Estalki garden bat ezarriko dute, eta horrek haize eta euria dagoenean bai umeak eta bai eurak zaintzen daudenak babesteko balioko du. Ildo horretan, estalki hori baso itxurako paisaian barneratuko diren metalezko zutoin batzuek eutsiko dutela jakitera eman dute.