SD Gernika Clubean bazkidearen eguna izango da biharkoa
Gernikak Real Sociedad Bren kontra jokatuko du bihar, 16:00etatik aurrera, eta SD Gernika Clubean bazkidearen eguna ospatuko dute.Bazkide bakoitzak gonbidapen bat edukiko du txartel leihatiletan, eta horrela nahi duen beste zale bat gonbidatu ahalko du...
Bazkide bakoitzak gonbidapen bat edukiko du txartel leihatiletan, eta horrela nahi duen beste zale bat gonbidatu ahalko du partidura. Gainera, klubeko taldeetako jokalarien gurasoek doako sarrera edukiko dute. Gainontzeko sarrerak 15 eurotan eskuratu ahalko dira.
Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du gernikarren eta donostiarren arteko derbia.
Taldea denboraldi historikoa egiten dabil, eta zaleek euren babesa erakutsi gura diete jokalariei. Hain zuzen, bihar punturen bat lortuz gero, taldeak 2.B mailan izan duen puntuaziorik altuena lortuko luke.
Liga bukatzeko lau partidu falta dira, eta Gernika-Lumoko taldea 55 puntugaz zazpigarren postuan dago, playoff postuetan sartzeko borrokan, beraz. Logroñes du aurretik, puntu kopuru beragaz, eta bosgarren postuan, hiru puntura dago Bilbao Ath.