Ondarroa eta Bermeo nagusi, Bizkaiko txapelketan
Ondarroa Arraun Elkarteko alebin mailako mutilek eta txiki mailako neskek bandera bana lortu dute asteburuan, Bizkaiko Batel Txapelketan. Bermeo Arraun Taldeko txiki mailako mutilek, berriz, bandera bat lortu dute.Beste kategoria batzuetan ere emaitza ...
Beste kategoria batzuetan ere emaitza oso onak lortu dituzte Isuntza, Ondarroa, Lea-Artibai eta Bermeo arraun taldeetako kideek. Dominekin bueltatu dira alebin neska, txiki neska eta kadete mutil kategorietan.
Txapelketa asteburuan jokatu da Sestaoko La Benedicta estropada eremuan. Zapatuan sailkapen estropadak jokatu zituzten, eta domekan, berriz, finalak.
Banderei dagokienez, alebin mailako mutilen ikurrina lortzeko, 2 minutu eta 25,56 segundoko denbora behar izan zuten ondarrutarrek. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Arkote eta Itsasoko Ama. Txiki mailako nesken kategorian, berriz, bi luze egin behar izan zituzten arraunlariek. Ondarroak 5 minutu eta 2,68 segundo behar izan zituen. Artibai sailkatu zen bigarren, 4,78 segundora, eta Kaiku izan zen hirugarrena. Txiki mailako mutilen kategorian, 4 minutu eta 46,21 segundo behar izan zituzten bermeotarrek. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Arkote eta Deustu.
Kadete mailan mutiletan hirugarren amaitu zuen Bermeok. Itsasoko Amaren eta Deusturen atzetik sailkatu ziren. Txiki mailan nesketan, ostera, bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Isuntza eta Ondarroa. Arkotek irabazi zuen estropada, 2 minutu eta 28,20 segundotan.