Pello Bilbaok Alpeetako Tourreko lehen etapa irabazi du
3 ordu, 26 minutu eta 41 segundotan amaitu du 134,6 kilometroko ibilbidea. Kirol profesional ibilbidean bosgarren garaipena du Italian lortutakoaPello Bilbao gernikarra izan zen azkarrena atzo, Alpeetako Tourreko lehenengo etapan. Lasterketaren azken k...
3 ordu, 26 minutu eta 41 segundotan amaitu du 134,6 kilometroko ibilbidea. Kirol profesional ibilbidean bosgarren garaipena du Italian lortutakoa
Pello Bilbao gernikarra izan zen azkarrena atzo, Alpeetako Tourreko lehenengo etapan. Lasterketaren azken kilometroan erasora jo, eta sei segundoko aldea atera zien Luis Leon Sanchez bere taldekideari eta Androni taldeko Ivan Ramirori.3 ordu, 26 minutu eta 41 segundotan amaitu zuen Italiako probako lehen etapa. 134,6 kilometroko ibilbidea egin zuten Arco eta Folgaria artean.
Eguneko ihesaldian bederatzi txirrindulari sartu ziren; horietatik bost geratu ziren. Bigarren mailako Serrada mendatea igotzen zeudela, helmugarako 13 bat kilometro falta zirela, 40 txirrindulariko taldeak harrapatu zituen. Beranduago, mendatea jaistean, 20 bat txirrindulari geratu ziren taldean.
Barikuan amaitu
Lehen Trentinoko Giroa moduan ezaguna zen lasterketaren liderra da gernikarra. Profesional ibilbidean bosgarren garaipena da atzo lortutakoa.
Barikura bitartean lehiatuko dute lasterketa. Gaurko etapan 145,5 kilometro egingo dituzte, Lavarone eta Alpe di Pampeago-Fiemme artean.