Dantzari gazteek kalera atera dute dantza
Dantzaren Nazioarteko egunaren harira, urtean egiten duten lana kalera atera zuten asteburuan, Lekeitio eta Markina-Xemeingo dantzariek. Talan egin zuten erakustaldia lekeitiarrek domekan, eta Arkupea izan zen erakustoki Markina-Xemeinen zapatuan. Zeru...

Dantzaren Nazioarteko egunaren harira, urtean egiten duten lana kalera atera zuten asteburuan, Lekeitio eta Markina-Xemeingo dantzariek. Talan egin zuten erakustaldia lekeitiarrek domekan, eta Arkupea izan zen erakustoki Markina-Xemeinen zapatuan. Zerutxu dantza taldeko txikiek, balleteko talde guztiek eta Dantza Modernoko taldeek egin zuten dantza Markina-Xemeinen. Itsasoari begira egin zuten dantza Lekeitioko dantzariek, Talako hesia izan zuten dantzan egiteko barra. Dantzarte Elkarteak antolatuta, zapatuan ospatuko dute Dantzaren Nazioarteko Eguna Ondarroan. XII. Ondarroako Barra eta Dantza Kalean ekitaldiak egongo dira Plaiko Zubi ondoan eta Itsasaurre plazan. 12:30ean hasiko da Barra Txikia; 13:00etan Barra Handia eta 13:45etik aurrera ikusi ahalko da Dantza Kalean Itsasaurren.