Domekako mendi irteerara joateko aurrez izena eman behar da
Domekan mendi irteera egingo dute Berriatutik Mendexara, eta joan nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute udaletxean. Barikua orduko izena emateko eskatu dute.Kirola eginez naturaz gozatzeko egun pasa egiteko proposamena da domekakoa. 09:30ean Her...
Kirola eginez naturaz gozatzeko egun pasa egiteko proposamena da domekakoa. 09:30ean Herriko Plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta handik Milloi, Kalamendi eta Asterrika pasatuko dituzte Mendexara heldu aurretik.
Umeentzat, berriz, Asterrikatik Mendexarainoko ibilaldia prestatu dute.
Bakoitzak bere bazkaria eroan behar duela jakitera eman dute, eta bueltako autobusa 18:00etan izango da.