Iritziak jorratuz, kazetari lana bistara Barrutialde institutuan
Ikastetxez ikastetxe, egiten duten beharra azaltzen dihardute HITZAko kazetariek; Gernika-Lumoko Allende Salazar eta Gautegiz Arteagako Montorre ikastetxeetatik Barrutialde institutura eraman dute beraien lana.Institutura goizean heldu eta ordubeteko s...
Ikastetxez ikastetxe, egiten duten beharra azaltzen dihardute HITZAko kazetariek; Gernika-Lumoko Allende Salazar eta Gautegiz Arteagako Montorre ikastetxeetatik Barrutialde institutura eraman dute beraien lana.
Institutura goizean heldu eta ordubeteko saioan, kazetari lanaz eta iritzi artikulua nola egin jardunean ibili ziren HITZAko kazetariak joan den barikuan Barrutialde institutuko ikasleekin.Iritzi generoak zeintzuk diren aipatzeaz gain, iritzi artikuluaren egituraz, estiloaz eta prozeduraz hitz egin zuten bildutako guztien artean. Horrez gain, webgunea aztertzeko aukera ere eduki zuten. Bertan, elkarrizketatuei egindako bideoren bat edo beste ikusteko aukera eduki zuten.
HITZA-ko kazetarientzako «oso interesgarria» izan zen hango ikasleen iritziak entzutea, eta barikuko saioan landutako praktika «baliagarria» izatea espero dutela adierazi dute, hartara, ikasleek iritzi generoei buruz zerbait gehiago jakitea ahalbidetuz.
Barrutialde institutuan egon ziren HITZAkoak barikuan, baina ikasturteko azkenengo hiruhilabetekoan Busturialdeko beste hainbat ikastetxetan ere egongo dira beraien lanaren berri ematen. Hurrengo hitzordua barikurako daukate.
Barikuan, Busturira
Hain justu ere, Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxean egongo dira egun horretan. LHko 3. zikloko ikasleak izango dituzte ikus-entzule ordubetez, eta tarte horretan, besteren artean, testu tipologiak landuko dituzte.