Errauste plantarik nahi ez dutela aldarrikatu dute
Zubietako errauste plantaren aurkako elkarretaratzea egin zuten 40 bat herritarrek atzo, Mutrikuko osasun etxearen aurrean. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta egin zen ordu erdiko protesta, Osasunaren alde lelopean. Protestak Gipuzkoako hainbat...
Zubietan eraikitzen ari diren moduko errauste planta berriek inguruan eta, oro har, Gipuzkoa osoan bizi diren herritarrengan hainbat osasun arazo sor ditzaketela argudiatuta, errauste planta eraikitzeko lanak berehala gelditzea beharrezkoa dela nabarmendu zuten atzoko mobilizazioetan.
Duela gutxi, esaterako, Zubietako errauste plantaren ingurumen baimena aztertu dute, eta ikusi dutenez, baimendua dago hamabi substantzia toxiko oso larri isurtzea mugagabe eta kontrolik gabe.