Karmen jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute
Aurten ere Karmen jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Markina-Xemeingo Udalak. Bi sari egongo dira, eta lehenengo saria 16 urtetik beherakoentzat izango da aurten: jaietako programaren azala eta 150 euro. 16 urtetik gorakoen mailako irabazle...
Lehiaketan taldean zein bakarka parte hartu daiteke, eta egile bakoitzak gehienez hiru kartel aurkeztu ahal izango ditu. Kartelean agertu beharreko testua hurrengoa izango da: Karmen jaiak 2018. Markina-Xemein.
Lanak maiatzaren 25eko 13:30ak arte aurkeztu ahal izango dira Markina-Xemeingo udaletxean edo Uhagon kulturguneko bulegoan.
Udalak eta jai batzordeak izendatutako epaimahai batek aukeratuko ditu irabazleak, eta horien erabakia ekainaren 20an emango dute jakitera. Kartel lehiaketako oinarri guztiak Markina-Xemeingo Udalaren webgunean daude ikusgai.