Limoneroetan ospatuko dute Lekeitioko III. Musikaia Eguna
Musikaia Musika Eskolak hirugarren urtez jarraian Musikaia Eguna ospatuko du bihar, eta berritasunekin helduko da. Lehen urtez, Limoneroetan ospatuko dute eguna, eta Musikaiako arduradunek aurreratu dutenez, Euskal Dantzak aitzakitzat hartuz, kanta bat...
17:15ean jarri dute ordua Musika Eskolako ikasle eta guraso guztiak Nautika aurrean elkartzeko, eta 17:30ean Trikitixa Taldearen kalejiragaz hasiko dute ospakizuna. San Kristobal enparantzara joango dira kalejiran, eliza ingurutik igarota, eta bertan eskainiko dute emanaldi berezia, 18:00etatik aurrera. «Agur Xiberua abestiagaz amaituko dugu emanaldi txikitxo hau», azaldu dute musika eskolakoek.
Musikaia Eguna borobiltzeko, gainera, txokolate jana eskainiko du Musika Eskolak, ikasle, guraso eta herritarrentzat. Urtero bezala, Musikaiako taldeek parte hartuko dute emanaldian.