Gure Esku Dago-k astebururako hainbat ekintza antolatu ditu
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba lotuko dituen giza katearen harira, hainbat ekintza antolatu ditu Gure Esku Dago-k astebururako eskualdeotan.Gaur, aurkezpena egingo dute Gernika-Lumon; Mutrikun, berriz, izena emateko mahaia jarriko dute Beheko Plazan, gaur...
Gaur, aurkezpena egingo dute Gernika-Lumon; Mutrikun, berriz, izena emateko mahaia jarriko dute Beheko Plazan, gaur iluntzean eta bihar eguerdian. Bihar, Berriatua, Bermeo eta Mutrikuren txanda izango da, eta etzi, Forua eta Lekeitiorena.
Ekainaren 10era begira ekitaldi asko antolatu dituzte azkenaldian, eta horrela jarraitzeko asmoa daukate hiru herrialdeak batuko dituen eguna heldu bitartean.