Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kraussk talde mutrikuarrak ibilbidea etetea erabaki du

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/04/20
Boskoteak gaur [apirilak 20] agurtuko ditu jarraitzaileak, bederatzi urtez Euskal Herriko eta kanpoko hainbat bazterretan oholtzarik oholtza ibili ondoren. Agur esateko bi kontzertu eskaini dituzte, eta azken emanaldia herrian bertan egingo dute. Lehen kontzertua eman zuten toki berean emango diote bukaera euren ibilbideari: Mutrikuko Gaztetxean. “Lehenengo kontzertua Gaztetxean eman genuen 2009ko Berdel Egunean. Oso toki berezia da guretzat”. 23:00etan izango da kontzertua, eta sarrera doakoa izango dela nabarmendu dute. Eta kartel burua Kraussk baldin bada ere, Üther metal taldearekin batera igoko dira oholtzara. “Espero dugu jendea etortzea, eta ondo pasatzea”.
Krausskeko kideak Mutrikuko Gaztetxe parean

Krausskeko kideak Mutrikuko Gaztetxe parean. Ezkerretik eskumara: Ibon Aginaga, Aitzol Collazo, Igor Akarregi, Iñaki Urrutia eta Aritz Larrea.

Kontzertuari buruz askorik aurreratu ez badute ere, ezusteko ugari izango direla azpimarratu dute. “Festa giroa nagusi izango da taldearen azken kontzertuan. Gure asmoa ahalik-eta jende gehien batzea da, agur bero bat emateko”.
Aspaldi jo gabeko eta ezagutzera eman gabeko kantak taularatuko dituzte. Hamabost bat kantaz osaturiko errepertorioa eskainiko dute, kolaborazio berezi eta guzti
Beraien sustraietara bueltatu eta Mutrikuko Gaztetxea lehertzeko asmoa dute metal doinuekin. Kontzertu berezia prestatu dute gaurko, eta, tartean, aspaldi jo gabeko kantak eta ezagutzera eman gabeko beste bateren bat edo beste taularatuko dituzte. “Gure jarraitzaileen aurrean dena emateko prest gaude. Errepertorio oso berezia prestatu dugu, ohikoa baino luzeagoa. Besteak beste, maketako pare bat kanta joko ditugu, eta aspaldi jotzen ez genuen kantaren bat ere berreskuratuko dugu. Horrez gain, grabatu gabe ditugun kanta berriren bat edo beste ere joko ditugu”. Azaldu dutenez, hamabost bat kantaz osatutako erreportarioa eskainiko dute ordu eta erdi inguruan, kolaborazio berezi eta guzti. Izan ere, azken urteotako ibilbidean kolaboratzaile izan dituzten hainbat ere eurekin batera igoko dira oholtzara. Mailarik onenean. Ibilbide musikalaren mailarik onenean badaude ere, taldea behin betiko desegiteko ordua heldu dela diote. “Taldearekin jarraitzeko asmoa genuen hasiera batean. Izan ere, taldean inoiz baino maila hobea eta potentzial handiagoa dagoela deritzogu. Kanta berriak sortu eta beste disko bat kaleratzeko gogotsu geunden, gainera. Baina bizitzako bestelako lehentasunengatik, ezin diogu taldeari nahi besteko garrantzia eman”. Nabarmendu dutenez, pena handiarekin utziko dute taldea, eta etorkizunean ere musika munduan murgilduta jarraituko dutela jakitera eman dute.
Krausskeko mutilak entsegatzen

Krausskeko mutilak entsegatzen

Mutrikuko Rock Kolektiboaren baitan jaio zen boskotea, eta harrez gero, metalaren orrua han-hemenka zabaltzen ibili dira. Metal doinuak ardatz hartuta, Euskal Herriko hainbat oholtza zapaldu dituzte. Eta metal horzkada euskal mugetatik haratago ere eraman dute Krausskeko mutilek. Espainiako hainbat hiriburutan zehar bira txiki bat ere egin zuten 2015 udaberrian, zuzeneko indartsuak eskainiz. Ibilbideari dagokionez, taldearen izen bereko bost kantuz osatutako maketarekin egin zuten debuta mutrikuarrek 2011ko abenduan. Garai hartan sorrerako lehen bost kideek osatzen zuten taldea: Beñat Peralesek (ahotsa), Jon Antxustegik (baxua), Aritz Larreak (gitarra), Ibon Aginagak (gitarra) eta Igor Lizardik (bateria). Handik gutxira utzi zuen taldea Lizardik, eta Aitzol Collazok hartu zuen hark utzitako tokia. 2014ko ekainean, berriz, estudioko lehenengo diskoa kaleratu zuten: Gudaberria. Euren disko bakarrak taldeak berak sortutako kantak jaso zituen, eta tartean, maketako hainbat kantu berreskuratu zituzten. Han jasotako kantek gai asko ikutu zituzten. Eta batez ere, kritika soziala egin zuten, beti ere, euren ikuspuntutik: etxe kaleratzeak, sexua, identitatea, natura…, hainbeste gai jorratzen zituzten abestietan. Lan horri esker sendotu zen taldea. Krausskek jendea harrituta utzi zuen lehen lanarekin, eta harrera eta kritika onak jaso zituzten. Lan horri esker, gainera, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan parte hartu zuen banda mutrikuarrak, eta lehiaketan lortutako emaitza onari esker, Bilbo-rockeko taulagainean jotzeko aukera izan zuten.
Kraussk boskote mutrikuarra

Boskoteko kideak MRKren lokalaren sarrera parean

Ahots berria. Zazpi urte taldean egon ostean, berriz, Antxustegik eta Peralesek talde uztea erabaki zuten 2016ko udazkenean. Handik hilabete batzuetara, Kraussken ibilbidean ondoan izan zituzten bi lagunekin osatu zuten taldea: Igor Akarregi ondarrutarrarekin eta Iñaki Urrutia mutrikuarrarekin.
Ahots eta baxu berriarekin beste Kraussk bat ikusteko aukera egongo da. Zaleek beste Kraussk bat ikusteko aukera izango dute, nahiz eta taldekide asko lehengoak izan
Lehenengo urteetan aldaketak izan ondoren, honakoak izan dira azken bi urteotan taldean aritu diren kideak: Igor Akarregi (ahotsa), Iñaki Urrutia (baxua), Aritz Larrea (gitarra), Ibon Aginaga (gitarra) eta Aitzol Collazo (bateria). “Mutrikuko hurbileko jendeak talde berria dugunetik oraindik ez gaitu ikusi herrian bertan jotzen. Taldekide bi aldatzean, baxua eta ahotsa kasu honetan, taldearen soinuaren kolorea ere aldatu egiten da pixka bat. Zaleek beste Kraussk bat ikusteko aukera izango dute, nahiz eta taldekide asko lehengoak izan”. Bederatzi urtean agertokiz agertoki oso momentu onak bizi izan dituztela aitortu dute, eta hor atzean laguntzen aritu izan direnei eskerrak eman nahi izan dizkiete. “Inguruan laguntzen egon diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bereziki, Endika Lekube Wendy gurekin tekniko modura ibili denari eta taldekideak izan diren Igor Lizardiri, Jon Antxustegiri eta Beñat Peralesi”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.