Playback lehiaketa eta guzti dator Mutrikuko 18. Irri Eguna
Txantxangorriren ekimenez, Irri Eguna egingo da bihar, Mutrikun. Egun osoko egitaraua prestatu dute berritasun eta guzti. Arratsaldean, esaterako, Txantxandance playback lehiaketa egingo dute. «Aurten hamazortzigarrenez antolatuko dugu Irri Eguna, eta...
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Izena emateko azken aukera gaur izango da, 17:00etatik 19:00etara, Luardon.
Playback-ean bakoitzak nahi duen modura parte hartu ahalko du, bakarka zein taldean.
Eguna, gainera, ezustekoz beteta etorriko da. Goizean, esaterako, Mugitu gerria ekimenean parte hartzeko aukera izango dute gazteenek. «Playback-etan txikienak agertokira ez direla igoko jakinda, eurekin ariko gara dantzan».
Mundua Zeharkatzen ekimena ere egingo dute. «Altxorraren bila moduko ekimena da, baina, kasu honetan, gune bakoitzean altxorra aurkitu beharrean, mundu desberdinetako jendea egongo da».