Alba Mendazona 3. sailkatu da Euskadiko Duatloi zirkuituan
Erandioko duatloiaz amaitu zen zapatuan Euskadiko Duatloi Zirkuitua, eta azken puntuak batuta, hirugarren postua lortu du Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeko Alba Mendazona Arandiak.Sopelako XIII. Duatloian, Basauriko XXII. Duatloian, Eibarko XXVII. Duat...
Sopelako XIII. Duatloian, Basauriko XXII. Duatloian, Eibarko XXVII. Duatloian, Mungiako X. Duatloian, Durangoko XI. Duatloian eta Erandioko I. Duatloian eskuratu ditu puntuak Garraitz taldeko kirolariak, eta 1.037,57 puntugaz hirugarrena izan da sailkapen nagusian.
Bosgarren eta seigarren postuen artean ibili da Mendazona parte hartu duen duatloi gehienetan, denbora bikainak eginez.
Orain triatloi denboraldia hasiko du Garraitzek. Apirilaren 29an izango da lehen proba 11:15ean, Getarian. 750 metro igeri, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte triatletek lehen proban. Garraitz taldeko zazpi mutilek eta bi neskak parte hartuko dutela aurreratu du Lekeitioko taldeak.