Donostia aldeko turismo sektoreko hainbat eragilek bisita teknikoa egin dute gaur [apirilak 24] Mutrikura. Bisita Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Departamentuak antolatu du, Debabarrena eta Urola Kosta eskualdeekin elkarlanean.
Mutrikuko turismo eta garapen saileko arduradunek azaldu dutenez, bisita teknikoaren helburua Debabarrenako kostaldea, Urola Kosta eta Euskal Kostaldeko Geoparkea gertutik ezagutu eta bertan dagoen
eskaintzaren berri lehen eskutik ematea izan da, “turismo eragileek, ondoren, euren eskaintzaren barruan sar dezaten edo bezeroei gomendatu ahal izateko”.

Bisitan parte hartu duten turismo eragileak, Zabiel Plazan
Ia
50 lagunek osatutako taldeak bisitatu du Mutriku, eta, tartean, gida zerbitzuak ematen dituzten enpresak, turismo aktiboko enpresak, Gipuzkoako hainbat ostatuetako ordezkariak eta turismo sektorean lan egiten duten beste hainbat enpresa ere izan dira. Horrez gain,
San Sebastian Region-ek Donostian duen bulegoko hainbat langile ere izan dira, Mutrikuko jomuga turistikoa lehen eskutik ezagutzen.
Horiekin batera Maite Cruzado Gipuzkoako Turismo Zuzendari nagusia ere egon da, Gipuzkoako foru aldundiko beste ordezkari batuzekin batera. Maila teknikoan, Xabier Eleizegi Gipuzkoako foru aldundiko turismoaren gestioa eta planifikazioarako departamenduko burua etorri da eta baita Cristina Iturriagagoitia San Sebastian Region-eo turismo bulegoko arduraduna.

Taldea Mutrikuko erdigune historikoan
Taldea eguerdian ailegatu da Mutrikura, eta
bisita gidatu bat egin dute, Txurruka plazatik hasita. Oro har, Mutrikuko hirugune historikoa ezagutzeko aukera izan dute, eta, aldi berean, herriko eskaintza turistikoaren berri ere eman zaie.
Ordu eta erdi inguruko bisita gidatua egin ondoren, herriko produktuekin eginiko askotariko pintxoak dastatzeko aukera izan dute Arku Gain elkarte gastronomikoan. Bazkalostean, aurtengo gazta dastatzeko aukera izan dute Olatz auzoko Goienetxeko baserrikoen eskutik.