Idazle ondarrutarraren
Abangoardia maite duen antzinako herria obrak Euskadi Basque Countryren aurkezpen gutuna izango da munduan zehar. Lana barikuan [apirilak 20] aurkeztu zuen IƱigo Urkulu Lehendakariak, Donostiako Tabakalera eraikinean. Aurkezpen ekitaldian edukia hainbat hizkuntzatan irakurri zuten kulturari, kanpo harremanei edo gizarte zientziei lotutako zenbait pertsonek.
Lana Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak idazle eta poeta ondarrutarrari eginiko
enkargua da. Hainbat testuk osatzen dute obra, eta bertan Euskal Herriaren izaera hainbat urtez markatu duten istorio, pasadizo edo esperientziak jasotzen dira.
Kirmen Uribe, Urkullu Lehendakaria eta beste hainbat pertson entzutetsukin batera. Argazkia: Irekia
Euskadi jendarte anitzak eratzen duela nabarmentzen du Uribek testuan. “Kontatuko duguna ez da asmakuntza bat edo ametsa izango, errealitatea baizik. Orrira eramango duguna dagoeneko existitzen den Euskal Herria izango da”.
Lehendakariaren iritziz, bestalde, liburuak
Euskadi munduan aurkezten eta irudikatzen laguntzen du. “Liburu honek garena eta izan nahi duguna azaltzen laguntzen du”.