Maiatzaren 1ean egingo da Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia
Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko 29. martxa antolatu du aurten Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak. Maiatzaren 1ean egingo da Ondarroatik irten eta Ondarroan amaituko den 60 kilometroko ibilaldia. Artibai errekaren ur isurialdea jarraituz, On...
06:00etan izango da irteera Zaldupe futbol zelaitik, eta 14 ordu ondoren amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek. Ibilbidean hiru mendi tontor igo beharko dira: Oiz (1.026m), Urko (795m) eta Kalamua (771m).
Ibilaldiaren ezaugarriak direla eta, martxa ondo prestatutako jendearentzat dela azaldu dute antolatzaileek. Ibilbide orri bat banatzen dute irteeran, eta gidari bat jartzen dute martxa zuzentzeko, baina beste guztia ibiltariaren esku gelditzen da. Bestalde, bidearen erdia egiteko aukera ere badago, Ondarroatik Trabakuraino, edo 13:30ean irtenda Trabakutik Ondarroaraino.
Ibilaldian parte hartzeko ez da aurretik izenik eman behar.