Realeko jokalariek Euskal Eskola Publikoaren jaia babestu dute
Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleak Zubietan egon ziren astelehenean. Jokalariei Lekeitioko jaiaren berri eman zieten. Gaur Bilbon aurkeztuko dituzte jaiaren abestia eta bideoklipaZapran gagoz lelopean ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskol...
Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleak Zubietan egon ziren astelehenean. Jokalariei Lekeitioko jaiaren berri eman zieten. Gaur Bilbon aurkeztuko dituzte jaiaren abestia eta bideoklipa
Zapran gagoz lelopean ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia babestu dute Realeko jokalariek. Jaiaren berri emateko, Lekeitioko Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Zubietan egon ziren astelehenean.Endika Badiola ikasleak esker oneko hitzak eskaini zizkien jokalariei: «Eskerrik asko zuekin momentu hau bizitzeko aukera eman diguzuelako. Guztiok zaudete gonbidatuta ekainaren 3an Lekeition ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaira. Zoriondu nahi zaituztegu Atletico de Madrid taldearen aurka jokatutako partidu onarengatik, eta suerte ona opa dizuegu zuen ibilbidean».
Sinadurak jasotzen
Jokalariek Badiolak eskainitako hitzak txalotu zituzten, eta familia argazkia atera eta eskerrak eman ondoren, entrenatzen jarraitu zuten. Ikasleek, gainera, entrenamendu amaieran jokalariei sinadurak eskatzeko aukera ere eduki zuten; «goiz ederra» pasatu zutela esan dute.
Bestalde, gaur, Lekeitioko Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia eta bideoklipa ere aurkeztuko dute, 11:00etan, Bilboko Bilborock aretoan. Aurkezpenean parte hartuko dute Xabier Amurizak, Iñigito Txapelpunk-ek, Unai Egiak eta EHIGE eta Lekeitioko Eskola Publikoko ordezkariek.