Busturialdeko I. Txistulari Eguna egingo dute bihar, Bermeon
Busturialdeko I. Txistulari Eguna ospatuko dute bihar, Bermeon. Herriko Kankinkabara Txistu Taldeak prestatutako eguna eskualdeko txistulariak biltzeko baliatuko dute.Lehenengo aldiz ospatuko dute Busturialdeko Txistulari Eguna. «Alboko herriko txistu...
Lehenengo aldiz ospatuko dute Busturialdeko Txistulari Eguna. «Alboko herriko txistulariak ez ditugu ezagutzen, elkarren artean ez daukagu harremanik. Orduan, denok batu eta bazkari bat egitea pentsatu dugu, elkar ezagutzeko», adierazi dute Kankinkabara Txistu Taldeko kideek.
Beraz, egun horren helburua txistularien artean harremanak sortu, eta, bide batez, Bermeoko zein inguruko jendeak euren lana ezagutzea izango da.
Herriko txistulariekin batera, Mundakako, Busturiko, Foruko, Gernika-Lumoko, Elantxobeko, Natxitxuko eta Eako txistulariak batuko dira. Kasino ondoan jarri dute hitzordua 11:00etan.
Lamera ingurua txistuen doinuz bete ondoren, Taraskara joango dira. Luntxa edukiko dute. 12:00etan kalejira egingo dute, Bermeoko kaleak txistuen soinuz alaitzen jarraitzeko.
15:00etan Akelarre tabernara joango dira bazkaltzera. Arratsaldean ere kalerik kale euren abesti herrikoiak entzuteko aukera izango dute bermeotarrek.