Eñaut Zubikarai Goñi ondarrutarra mundu mailan golik jaso gabe denbora gehien daramaten hamar atezain onenen artean dago. Zehatz esanda, sailkapena laugarren postuan amaitu du.
Historia egin du atezain ondarrutarrak. Izan ere, ez du jaso golik Zeelanda Berriko lehen mailako futbol ligako eta Ozeaniako txapeldunen ligako hamabost neurketetan. Hainbat txapelketetako partiduak kontuan hartuta
1.405 minutu egin ditu golik hartu gabe. Zeelanda Berriko ligako 918 minututan eta Ozeaniako txapeldunen ligako 487 minututan ez du golik jaso.
Zubikarai Wellington taldearen gola jasotzen. Argazkia: Shane Wenzlick/Auckland City
Zeelanda Berriko
Aucland City-ko atezainari asteon sartu diote azken gola Ozeniako Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulera partiduan. Hain zuzen ere, apirilaren 29an
Team Wellington taldearen aurka sartu zioten gola, 37. minutuan. Bina berdindu zuen ondarrutarren taldeak, eta berdinketa horregaz zortzigarren urtez jarraian finala jokatzeko aukerarik gabe geratu da taldea.
Asteon jasotako golen aurretik, bestalde,
bolada handi bat egon da golik jaso barik. Urtarrilaren 13an sartu zioten azken gola Southern United taldearen aurkako Zeelanda Berriko ligako neurketan.
Mazzaropi-ren errekorra. Munduko errekorra Vasco da Gama taldeko Geraldo Pereira de Matos Filho
Mazzaropi atezain brasildarrak dauka. Brasildarrak 1977 eta 1978 urteen artean lortu zuen errekorra, golik jaso gabe 1.816 minutu (20 partidu inguru) egon ostean.
Atezain ondarrutarra 2016an fitxatu zuen Zeelanda Berriko lehen mailako futbol taldeak, eta ordutik ona emaitza onak lortu ditu. Taldeagaz herrialdeko liga eta Ozeaniako txapeldunen liga bat ere irabazi ditu.
SAILKAPENA
- Mazzaropi (Brasilgo Vasco de Gama). 1.816 minutu (1977/05/18-1978/09/07).
- Nawaf Al-Khalidi (Kuwaiteko Al-Qadsia). 1.453 minutu (2011/02/12-2012/03/16).
- Thabet El-Batal (Egiptoko National SC Cairo). 1.442 minutu (1975/04/07-1976/12/29).
- Eñaut Zubikarai (Zeelanda Berriko Aukcland City). 1.405minutu (2018/01/13-2018-04-29).
- Dany Verlinden (Belgikako Club Brugge). 1.390 minutu (1990/03/03-1990/09/26).
- J. M. Buljubasich (Chileko Universidad Catolica). 1.352 minutu (2005/06/26-2005/10/30).
- Thabetl El- Batal (Egiptoko National SC Cairo). 1.325 minutu (1978/03/03-1979/02/16).
- Edwin van der Sar (Ingalaterrako Manchester United). 1.311 minutu (2008/11/08-2009/03/04).
- Essam El-Hadari (Egiptoko National SC Cairo). 1.288 minutu (2006/02/28-2006/08/21).
- Sameer Saeed (Kuwaiteko Al-Arabi/Kuwait City). 1.283 minutu (1987/11/01-1989/11/23).