Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta,
Osasuna eta kirola hitzaldia egongo da eguenean [maiatzak 3], 19:00etan, Kofradia Zaharrean. Iban Urkiza Ibaibarriaga
Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko prestatzaile fisiko ondarrutarrak eskainiko du berbaldia.
Hitzaldira herritar guztiak daude gonbidatuta, baina Aurrerako ordezkariek aurreratu dutenez, batez ere, kirolarien
gurasoei zuzendutako saioa izango da. “Iban Urkizak, gehien bat, berak kirolari buruz duen ikuspuntua emango digu hitzaldian. Era berean, gure seme-alabek egiten eta telebistan ikusten dugun kirolaren arteko desberdintasunaren berri ere emango du”, aurreratu du Eladino Gonzalez Aurrerako presidenteak.
Gonzalezek nabarmendu duenez, elite mailako kirolari lotuta daudenen
esperientziak ezagutzera eman nahi dituzte. “Ondarroan ere baditugu kirolari profesionalak ez direnak, baina eliteko kirolari lotutakoak diren herritarrak. Eta hori ere ezagutzera ematea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, jendeak ikusteko badirela beste aukera batzuk”.