Lizarte taldeko Dzmitry Zhihunov izan da Bizkaia 3E biraren garailea
Markina-Xemeingo lasterketa irabazi du Lizarteko bielorrusiarrak, eta bigarrena izan da Ibarrangelun eta Berriatuan. Azken lasterketara 95 txirrindulari ailegatu diraBerriatuko San Gregorio Txirrindulari Sariagaz amaitu zen domekan Bizkaia 3E bira. Liz...
Markina-Xemeingo lasterketa irabazi du Lizarteko bielorrusiarrak, eta bigarrena izan da Ibarrangelun eta Berriatuan. Azken lasterketara 95 txirrindulari ailegatu dira
Berriatuko San Gregorio Txirrindulari Sariagaz amaitu zen domekan Bizkaia 3E bira. Lizarte taldeko Dzmitry Zhiunov izan da irabazlea, eta bigarren eta hirugarren geratu dira Jokin Aranburu (Ampo) garailearengandik 12 segundotara eta Andreas Miltiadis (Guerciotti-Kiwi Atlantico) garailearengandik 20 segundora.Erregulartasunaren saria ere Zhihunovek eskuratu du. Tarteko helmugen eta mendiko sariak, ostera, Bicicletas Rodriguez Extremadura taldeko Carmelo Urbanorentzat izan dira. Lehenengo bizkaitarraren saria ere eman zuten, eta Lizarte taldeko Iñigo Elosegirentzat izan da. Azkenik, taldeko saria Lizardik eraman du.
Markina-Xemeingo 28. Sabin Foruria Memorialagaz hasi zen barikuan, hiru eguneko Bizkaia 3E bira. Lasterketa irabazita, itzuliko liderraren kamiseta arrosa jantzi zuen Dzimitry Zhygunovek, eta erregularitatearen berdea ere beretzat izan zen. Elastiko biak mantentzea lortu zuen Lizarteko txirrindulariak amaierara arte.
Andreas Miltiadis izan zen hoberena Ibarrangeluko bigarren etapan. Guerciotti taldeko txipretarrak azken kilometroetan egin zuen eraso, eta Zhyhunov-en eta Jokin Aranbururen (Am- po) aurretik geratu zen. Hala ere, biraren lidergoa mantendu zuen Lizarteko bielorrusiarrak, eta elastiko arrosagaz ailegatu zen Berriatuko lasterketara.
Erabakia Berriatuan
Berriatuko San Gregorio Saria III. Asier Aranzeta Memorialaren sailkapenari dagokionez, Jokin Aranburu izan zen lehena helmugaratzen. Bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren Zhiunov (Lizarte) eta Miguel Angel Alcaide (Escribano Sports Team). Azken 500 metroetan ihes egin zuen Aranburuk, eta esprintean lasterketa irabaztea lortu zuen. Bere gurpilean, bi segundotara sartu zen helmugan lehen Bizkaia 3E biraren irabazlea.
Mendiko saria, berriz, Arturo Gravalosek (Caja Rural) irabazi zuen, eta Angel Coterillok (Aiarabike Trek) jantzi zuen tarteko helmugetako elastiko urdina.
Taldekako saria, ostera, Telco. m Ederlan Frenkit taldeak eraman zuen. Lea-Artibaiko txirrindularien artean, Gaizka Sotil (Ampo) izan zen lehena helmugaratzen.
Berriatuko lasterketan 95 txirrindularik parte hartu zutela esan dute Berriatuko Txirrindulari Elkarteko kideek. «Markina-Xemeinen 175 txirrindulari hasi ziren, baina gero asko erretiratu egin ziren, eta Berriatura 95 ailegatu ziren». Kostaldean erorketaren bat edo beste egon bazen ere, domekako lasterketa gorabehera handirik barik joan zela esan dute. Ez zen hala izan Markina-Xemeinen. Arratsaldean egin duen zirimiriaren eraginez eroriko asko egon ziren, eta horren ondorioz, txirrindulari asko erretiratu egin behar izan ziren biratik.