Maderas de Lekeitio enpresako biltegia kiskali du sute batek
Santa Katalina itsasargirako bidean dagoen Maderas de Lekeitio enpresako biltegia erre zen atzo goizean. Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez, sua 06:50ak aldera hasi zen.Maderas de Lekeitiok urteak daramatza itxita, zehatz esanda, 2012ko urte hasie...
Maderas de Lekeitiok urteak daramatza itxita, zehatz esanda, 2012ko urte hasieratik. Hala ere, Ertzainek jakitera eman zutenez, biltegi barruan oraindik ere egurra pilatuta zegoen. Hori dela eta sutea «erraz» zabaldu zela jakitera eman zuten.
Kalte materiala handia izan baldin bada ere, sutea ez da inguruetara zabaldu. «Kalte pertsonalik ere ez da egon», azaldu du Herrizaingo Sailak.
Suhiltzaileek goiz erdirako sutea kontrolpean zutela jakitera eman zuten, hala ere, denbora luzea behar izan zuten itzaltzeko, sutea nahikoa handia izan zen eta.