Ondarroako Plaiko Zubia birgaitzeko eta sendotzeko proiektua kontratatzeko deituta zegoen
lizitazioa hutsik gelditu dela jakitera eman du Bizkaiko Foru Aldundiak. “Ez da aurkeztu pleguan jasotako irizpideak betetzen duen eskaintzarik edo proposamenik”, adierazi dute Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailetik.
Nabarmendu dutenez, enpresa bakarrak egin du pasabide birakaria birgaitzeko eta sendotzeko proposamena, baina enpresa horrek ezarritako
denbora tartetik kanpo aurkeztu du bere proposamena. “Lanak, hortaz, lizitaziora aterako ditugu berriro”.
Aldundiko teknikari bat zubia ikuskatzen, iaz
Aldunditik ez dute argitu lanak noiz aterako dituzten berriro lizitaziora, baina “lehenbailehen” egiteko asmoa dutela agertu dute. “Horri buruzko informazio guztia laister argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean”. Aldundiak agertutakoaren arabera,
449.000 euroko aurrekontua eta bederatzi hilabete iraungo dute konponketa lanek.
Oinezkoentzako zubi birakariak, hain zuzen ere, maitzaren 1ean bete ditu
91 urte, eta Ondasun Kultural bezala izendatuta dago. Mota horretako Espainiar estatuko zubi bakarra eta Europan geratzen den bakarrenetakoa da. Zubia 2016ko abuztaren 23az geroztik dago itxita.