Bertso eskupilota jaialdi eta guzti dator Ondarroako Antxoa Eguna
[ANTXOA EGUNA 2018: EGITARAUA]
Azken urteetan modura, gainera, hainbat tabernetan eta Zubi Zaharretik hasi eta Kantoipe errebueltarainoko tartean herriko taldeek jarriko dituzten postuak egongo dira, eta bertan elkarte gastronomikoek hainbat eratara prestatutako antxoa pintxoak jarriko dituzte salgai, euro baten truke. “Kofradiari 500 kilo antxoa eskatu zaizkio, eta kopuru horretatik 5.000 edo 6.000 pintxo prestatzea espero da aurten”. Ondarroara bertaratzen direnek, hain zuzen ere, antxoekin egindako pudina, antxoak ozpin saltsan, antxoa tortilla, gildak, kroketak eta antxoak pla-pla erara dastatu ahal izango dituzte.Bizkaiko Trainerilla Txapelketaren kanporaketa eta finala jokatuko dira Ondarroako badiako uretan, Antxoa Egunaren egitarauaren baitanBizkaiko txapelketa. Iaz berreskuratu zuten Antxoa Pintxo Lehiaketa, eta aurten ere egingo dela ere aurreratu dute udal ordezkariek. Apallu, Arrigorriko txiringitoa, Beikozini, Boga-Boga, Cantabrico, Ku-Kua, Sutargi, Torrepe eta Txanpa tabernek eman dute izena lehiaketan, eta bakoitzak bere pintxoa aurkeztu beharko du Alamedan. “Lehiaketako irabazlea zein den 13:30erako esango da Alamedan, baina saria Alde Zaharrean banatuko da, Zilarrezko Antxoa eman ostean”. Zilarrezko Antxoa zeini eman, baliteke azken ordura arte ez esatea. Herrian, beste alde batetik, itsasoagaz lotutako kantu herrikoiak oso ezagunak dira, eta horietako batzuk Musika Eskolako zein Kantaize Orfeoiko kideen ahotik entzuteko aukera egongo da kalez kale.
Goizean askotariko pintxoak dastatu ostean, berriz, trainerillen estropadekin gozatzeko aukera egongo da arratsaldean. Bizkaiko Txapelketako sailkapen kanporaketak jokatuko dira Ondarroako uretan. Eguna berriz, Joxpa taldearen erromeriagaz amaituko da.