Ondarroako
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, Beteranoen Hiruko Futbol Txapelketa jokatuko da zapatuan [maiatzak 5], Zaldupen. Sarrera doakoa izango da.
Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, antolatzaileek Athletickeko eta Realeko beteranoak gonbidatu dituzte aurten, txapelketa “bereziago” egiteko. Hiru partidu jokatuko dira. 16:30ean Aurrera eta Athleticen txanda izango da, eta 17:20ean, berriz, Aurrerak Realaren aurka jokatuko du. 18.10ean, azkenik, Athleticen eta Realaren arteko derbia ikusteko aukera egongo da.