Elikadura izango dute hizpide Lea-Artibai Berrikuntza Gunean
Lea-Artibaiko elikadura estrategia sustatzeko Euskal Herriko kasu arrakastatsu batzuk hizpide izango dituzte gaur Markina-Xemeinen dagoen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Elikadura estrategiaren arloan dauden praktika edo adibide onak ezagutzera emateko...
Elikaduraren inguruan kontzientzia sortzea helburu, Elikagunea, Beterri Km0, Allende Jantokia eta Gure Elikagai egitasmoak aurkeztuko dituzte gaurko foroan. «Azken helburua gure eskualdean horrelako proiektu bat garatzea beharrezkoa dela ikusaraztea izango da».
Ekimena mundu guztiari zabalik dago, eta 15:00etan hasiko da.