Ondoetorri beroa eman diete herritarrek etxebarritar berriei
2017 eta 2018an jaiotako umeei ongietorri ekitaldi berezia egin zieten domekan, Etxebarrian. Euskara Batzordeak eta udalak lehen urtez antolatutako Ondo Etorri Etxebarritar Gaztea ekitaldiak herritar ugari bildu zituen udaletxeko harrerako aretoan.Iaz ...
Iaz eta aurten jaiotako hamar etxebarritarrei egin zieten harrera, bai eta haien familiei ere. Horretarako aurreskua dantzatu eta opariak ere eman zizkieten, tartean beti-betiko kanten liburuxka bat haurrentzat.
Etxebarriko alkateak eta zinegotziek eta herriko talde eta eskolako umeek ere parte hartu zuten ekitaldian; umeek bertsoak abestu zituzten, eta nagusiek umeak zaindu eta baloreen transmizioan lagunduko dutela adierazi zuten. Guztien artean euskara maitatzen irakatsiko zietela ere agindu zieten etxebarritar berriei. Abestiekin eta kopauagaz amaitu zuten ekitaldia.