Andoni Aretxabaleta lehiaketara itzuliko da bihar
Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarra kantxetara itzuliko da zapatuan. Iñaki Artolagaz bikotean, Victor Esteban eta Mikel Larunberen aurkako partidua jokatuko du Urduñako pilotalekuan.Markina-Xemeingo atzelaria kantxetatik kanpo egon da ab...
Markina-Xemeingo atzelaria kantxetatik kanpo egon da abenduaren 30etik. Urrutikoetxeagaz bikotean Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatu zuen Binakako Txapelketako partidan urradura egin zuen eskuin dortsaleko muskuluan, eta, ondorioz, bajan egon da azken lau hilabeteetan.