Eñaut Zubikarai, munduko lau atezain garaitezinen artean
Eñaut Zubikarai Goñi ondarrutarra mundu mailan golik jaso gabe denbora gehien daramaten hamar atezain onenen artean dago. Zehatz esanda, sailkapena laugarren postuan amaitu du Zeelanda Berriko Aucland City-ko atezainak.Historia egin du. Izan ere, ez ...
Historia egin du. Izan ere, ez du jaso golik Zeelanda Berriko lehen mailako futbol ligako eta Ozeaniako txapeldunen ligako hamabost neurketetan. Hainbat txapelketetako partiduak kontuan hartuta, 1.405 minutu egin ditu golik hartu barik. Zeelanda Berriko ligako 918 minututan eta Ozeaniako txapeldunen ligako 487 minututan ez du golik jaso.
Asteon sartu diote azken gola Ozeniako Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulera partiduan. Hain zuzen ere, apirilaren 29an Team Wellington taldearen aurka sartu zioten gola, 37. minutuan. Bina berdindu zuten, eta berdinketa horregaz finala jokatzeko aukerarik barik geratu da taldea.
Asteon jasotako golen aurretik, bestalde, bolada handi bat egon da golik jaso barik. Urtarrilaren 13an sartu zioten azken gola Southern United taldearen aurkako Zeelanda Berriko ligako neurketan.