Modu erraz eta erosoan egiteko dieta eraginkorrak eskaintzen ditu Omagok
Ibilbide luze eta oparoa dauka Omago Dietetikak; 35 urtetako eskarmentuarekin nutrizioaren erreferente bilakatu da Gernika-Lumon. Iragana dauka, eta etorkizuna ere izango du. Gaurkoan, berriz, eskaintza ugari ditu.Dietetikarena jende askok ezagutzen ez...
Dietetikarena jende askok ezagutzen ez zuen mundu bat zen duela 35 urte, eta orduan hasi zuen ibilbidea Ana Omagogeaskoak. Hasieran, belarrak, aterakinak… saltzen zituen. Baina denborak aurrera egin ahala, zabaltzen joan zen nutrizioaren mundua. Denda bera ere hazten joan da; orain, Anarekin batera bertan lan egiten dute bere ahizpa Begok eta seme Anderrek.
Egoera berrietara egokituz
Omago egoera berrietara egokitzen hasi zen, eta begetarianoentzako zein kirolarientzako produktuak, makrobiotika, kremak, xanpuak… saltzen hasi zen.
Jendeak ikuspegia ere aldatu du, eta informazio gehiago ere badauka orain. Lehen, sendatzeko produktu bila bertaratzen ziren Omagora; orain, aldiz, gaitzei aurrea hartzeko produktuak erostera joaten dira.
Gaur egun, gainera, terapiak ere eskaintzen ditu: naturopata eta dietista ditu bertan. Jone Larrañaga da bertako dietista.
Ze jende mota joaten da zuen kontsultara?
Pertsona guztiei egokitutakoa da guk erabiltzen dugun Novaline metodoa; hala, bezero bakoitzaren arabera pertsonalizatzen ditugu dietak. Bada 2-3 kilo kendu nahian etortzen denik, eta baita osasun arazoekin (dela kolesterol altua, tentsio altua, gehiegizko pisua…) datorrenik. Antsietatea kontrolatu nahi dutenak ere etortzen dira gugana, eta elikadura-ohitura egokiak hartu nahi dituztenak.
Zein da Novaline metodoaren helburua?
Epe laburrera helburuak lortzea baino, bezeroa bera bere kabuz lortutako helburuak denboran mantentzeko gai izatea bilatzen dugu; batez ere, errebote efektua saihesteko. Pentsamolde egokiarekin egindako ikasketa prozesu bat bezala hartu behar da; bizitzeko eraren aldaketa moduan, alegia. Izan ere, horrek bermatuko du lortu nahi diren helburu horiek epe luzera mantenduko direla.
Nola egiten da hori?
Gugana etortzen den bakoitzari, bisita bakoitzean dieta egokitzen diogu lorturiko emaitzen eta egoeraren arabera; modu erraz eta erosoan egiteko. Gure bezeroek ez dute goserik pasatzen, eta denetarik jaten dute. Gainera, pertsonaren gustu eta ordutegiaren arabera egokitutako dietak izaten dira. Bestalde, dendan saltzen ditugun osagarri eta produktuak ere erabiltzen ditugu, betiere, pertsonaren eta egoeraren arabera. Azkenik, coaching nutrizionala ere bezeroaren eskura jartzen dugu.
Zer da coaching nutrizionala?
Jendeak motibazioa eduki dezan laguntzen du coaching nutrizionalak; batez ere, momentu baxuetan. Nork bere erronkak jar ditzan saiatzen gara; pertsona bera izanik erabakiak hartzen dituena, guk gidatzen dugun bitartean. Hala, kontsultatik kontsultara zehaztutako erronkak lortzen dituela ikusten du bezeroak, eta horrek konfiantza ematen dio. Erronka horiek zehaztean, gainera, ohitura aldaketak ematen dira, pixkanaka-pixkanaka.