Santa Kurutz jaiek festa giroa dakarte Abesuako Elizatxiki ermita ingurura
Zelaiaren ertzeko santutxoak ateak zabalduko ditu zapatuan. Meza, dantzak eta luntxa egongo dira aukeran goizean. Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira auzoko tabernetanAbesuan dagoen Elizatxiki dotore apainduko dute aurten ere, Santa Kurutz jaiak o...
Zelaiaren ertzeko santutxoak ateak zabalduko ditu zapatuan. Meza, dantzak eta luntxa egongo dira aukeran goizean. Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira auzoko tabernetan
Abesuan dagoen Elizatxiki dotore apainduko dute aurten ere, Santa Kurutz jaiak ospatzeko. Sainduaren eguna atzo izan bazen ere, urtero bezala, zapaturako utzi dute ospakizuna, jende gehiagok gozatu ahal izateko.Ekitaldi xume bezain polita antolatzen du auzoko jai batzordeak urtero, «eguna ahanzturan ez gelditzeko». Horrela, aurreko urteetako ohiturari jarraituz, ermitako ateak zabaldu eta meza emango dute bertan 12:30ean. Meza ostean, berriz, Zerutxu dantza taldekoen dantzaldia egongo da, eta ondoren luntxa bertaratzen direnentzat. Trikitilariak ere hantxe egongo dira jaia alaitzeko. «Egunari ikutu berezia eman eta giro atseginean ospatzea dugu helburu», esan dute antolatzaileek.
Musa eta briska
Jaiak arratsaldean jarraituko du, auzoko tabernetan jokatuko den Mus eta Briska Txapelketagaz. Bihar 17:00etatik aurrera jokatuko dute Mus Txapelketa, Naroki eta Ilunpe tabernetan, eta, etzi, berriz, briskan jokatuko dute, ordu berean hasita.
Sariak ere berdinak izango dira: lehenengo bikoteak txapelak, izen ematetik lortzen den kopuruaren erdia eta Campillo bodegak bisitatzeko txartel bi eskuratuko ditu; bigarrenek garaikurrak eta izen ematearen kopuruaren %30a eramango dute, hirugarren bikoteak izen ematea- ren %15a eta laugarrenak, %5a.
Musean zein briskan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko da bikoteko.