Udako ludoteka izango dute oporraldian Etxebarriko umeek
Umeen udako oporraldiari begira, herriko haur eta gaztetxo guztiei zuzendutako Udako Ludoteka zerbitzua eskainiko du Etxebarriko Udalak aurten ere. Ludoteka 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da.Udalak jakitera eman duenez, zerbitzua kultur...
Udalak jakitera eman duenez, zerbitzua kultur erakunde ofizial baten bidez emango da, «hezitzaile trebe eta profesionalekin». Izena ematen duten ume kopuruaren arabera zehaztuko dute monitore kopurua.
Ekainaren 25etik eta uztailaren 26ra bitartean egongo da martxan ludoteka, eta goizeko ordutegia izango du, 10:00etatik 13:00etara. «Uztailaren 26ra arte luzatu dugu epea. Egun hori Santixa jaietako Umeen Eguna izaten da, eta guraso askok lan eguna izaten dutenez, ludotekaren bitartez parte hartu dezakete umeek egun horretan antolatzen diren ekimenetan», azaldu dute udal ordezkariek.
Ludotekan parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, udaletxeko harrerara joan behar dira.