Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alzheimerrari eta dementziari buruzko formazio saioak egingo dituzte Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/05/08
Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkarteak antolatuta eta El Futuro es la Memoria elkarteak eta La Caixa ekimenak babestuta, eta Lea-Artibai Amankomunazgoak lagunduta, Alzheimerra eta dementzietan formatzeko zaintzaileentzako saioak egingo dira Ondarroan. Ondarroa, Deba, Eibar, Elgoibar eta Mutrikuko Udalak ere lagundu dute ekimenean. Saioak, oro har, menpeko egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten herritarrei zuzenduta badaude ere, herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu dute Amankomunazgotik. Asteburuan egin dira lehen saioak, eta formazio hasi bada ere, oraindik izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute. “Hainbat herritarrek soilik saio batzuetara joateko asmoa adierazi dute, eta hori egin nahi duenarentzat arazorik ez dela egongo adierazi nahi du Amankomunazgoak, beti ere lekua geratzen bada oraindik”.
Zaintzen Ondarroa

Aurreko astean Ondarroan egindako saioetako bat. Argazkia: Lea-Artibai Amankomunazgoa

Hurrengo saioak, berriz, barikuan [maiatzak 11] eta zapatuan [maiatzak 12] egingo dira Ondarroako Antiguako Ama egoitzan. Barikuan, esaterako, Psikoestimulazioa eta terapia osagarriak hitzaldia egongo da Maria Victoria Lucero piskologoaren eskutik, 17:00etatik 19:00etara. Zapatuan, berriz, Zaintzaren antolaketa. Baliabide Sozioasistentzialak hitzaldia eskainiko dute Naroa Diaz eta Elena Egia gizarte langileek, 10:00etatik 12:00etara. Ekainaren 2ra bitartean, bestalde, beste hainbat saio egingo dira Antiguako Ama egoitzan. Ordutegiari dagokionez, barikuetan egingo diren saioak 17:00etatik 19:00etara egingo dira, eta zapatuetakoak, berriz, 10:00etatik 12:00etara. Gogorarazi dutenez, saio bakoitzean 40 pertsonentzako lekua dago, eta bertan parte hartzeko aurretik eman beharko da izena, honako eratara: Lea Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara deituta (94-616 90 78), ongizate@lea-artibai.org helbide elektronikora idatzita edota Afagira deituta 943-29 71 18 edo afagi@afagi.eus helbide elektronikora idatzita. HURRENGO SAIOAK:
  • Maiatzak 18. Erabakiak hartzea: Alderdi legalak eta finantzarioak. Hizlaria: Arantza Bengoetxea abokatua.
  • Maiatzak 19. Elikaduraren garrantzia eta osasun zaintzak gaixotasunaren fase desberdinetan. Hizlaria: Mikel Odriozola familia medikua.
  • Maiatzak 25. Laguntza produktuak eta jarrera tratamendua. Hizlaria: Amaia Zelaia terapeuta okupazionala.
  • Maiatzak 26. Erlaxazioa teknika desberdinak zaintzaileentzat.
  • Ekainak 1. Dolua: Gainditzeko teknikak. Hizlaria: Jesus Muñoz psikologoa.
  • Ekainak 2. Zaintzaileen esperientzia, testigantza eta bizipenak mahaingurua. Moderatzailea: Koldo Aulestia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.