Realak egin modura, Athleticeko jokalariek ere ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaia babestu dute. Zapatuan [maiatzak 4] Athleticek eta Betisek partidua jokatu aurretik, jokalariak eta Lekeitioko Eskola Publikoko ikasleak zelaira atera ziren,
Zapran gagoz leloa zeraman pankartagaz.
EHIGE Euskal Herriko Ikasle eta Gurasoen Elkarteak eta Lekeitioko Eskola Publikoak eskerrak eman nahi izan dizkie Athletic taldeari, “egindako harreragatik eta emandako babesarengatik”.
HONEKIN LOTUTA: Realeko jokalariekin egindako agerraldia