Elezgaraik eta Barriosek irabazi dute Mutrikuko Piker pala txapelketa
Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteak antolatutako IX. Piker pala txapelketa herrikoiko txapela Igor Elezgaraik eta Ibon Barriosek jantzi dute. 2-0 irabazi zuten Jon Mendizabal Goxerri-ren eta Joseba Elezgarai Txiki-ren aurka zapatuan Miruaitz front...
Elezgarai eta Barrios txapelketa irabazteko bikote faboritoa ziren, eta txapela irabazterako orduan ere ez zuten hutsik egin. Bi set-ak 15-10 eta 15-7 irabazi zituzten. Lehen tantoetatik aurretik ibili zen bikote irabazlea, eta aukera gutxi utzi zieten Goxerriri eta Txikiri. Goxerrik, gainera, min hartu zuen, eta horrek jokoa irabazteko aukerak gutxitu zituen.
Finalaz gain, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida ere jokatu zen zapatuan. Partida luzea eta gogorra jokatu zuten Jose Mari Manzisidorren eta Aitor Santiagoren aurka Xabier Illarramendik eta Hodei Ituartek. Jokoa ondo eta gogor bideratu zuten Manzisidorrek eta Santigok. Hasieratik aurretik hasi ziren, eta abantaila horri eustea lortu zuten azkeneraino, 15-11 eta 15-8 irabaziz.