Erlojupekoa eta olinpikoa irabazi dute Amandarrikoek Senperen
Emaitza bikainak lortuta bueltatu da Senperetik Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldea. Taldekako erlojupeko triatloia lehiatu zuten zapatuan, eta proban parte hartu zuten 70 taldeen artean nagusitu zen Joseba Iturraspe, Jesus Mari Valencia eta Haritz Ga...
Amandarriko bost talde aurkeztu ziren zapatuko erlojupekora, euretako bat mistoa. Danetara taldeko 20 kirolari baino gehiagok parte hartu dute asteburuan Senperen egon den triatloi ekitaldietan.
Taldekako proban bigarrena Atletico San Sebastian izan zen, eta hirugarrena Delteco Eibar.
Asteburua amaitzeko, gainera, domekan proba olinpikoa jokatu zen, eta Amandarriko bost kirolarik parte hartu zuten, eta horretan ere emaitza onak lortu zituzten. Izan ere, Haritz Garatek irabazi zuen proba 01.58.25 denbora eginez. Beñat Arnaiz izan zen bigarrena (02.01.14) eta Gorka Bizkarra hirugarrena (02.01.41).
Bestalde, Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeko Zorion Kareagak bosgarren postua eskuratu zuen proba olinpikoan 02.04.11 denbora eginda. Gizonezkoen beteranoen arteko irabazlea izan zen markina-xemeindarra.