Hannovergo Nazioarteko Tiro Txapelketa lehiatuko du Ager Solabarrietak
Alemaniako txapelketa oso garrantzitsua da nazioarte mailan. Solabarrietak aitortu duenez, maila onean aritzeko asmoa du. 60 tiro zutikako eta etzandako kategorietan parte hartuko duAger Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola A...
Alemaniako txapelketa oso garrantzitsua da nazioarte mailan. Solabarrietak aitortu duenez, maila onean aritzeko asmoa du. 60 tiro zutikako eta etzandako kategorietan parte hartuko du
Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi laguntzaileak Hannovergo (Alemania) Nazioarteko Tiro Txapelketan parte hartuko dute. Nazioarte mailan parte hartuko duten laugarren txapelketa izango da.Kirol egokituan aritzen diren ondarrutarrek nabarmendu dutenez, Alemaniako txapelketa oso garrantzitsua da nazioarte mailan. «Izan ere, tiro olinpikoari dagokion IPCko (Nazioarteko Komite Paraolinpikoa) WSPS (Munduko Tiro Paraolinpikoa) elkarteak antolatu du estreinako txapelketa, eta aulkian dauden beste batzuekin batera tiro egiteko aukera edukiko dugu estreinako».
Ondarrutarrek SH3 kategoriako bi diziplinetan parte hartuko dute. Euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian eta 60 tiro etzandako kategorian. «Gaur zutitako kategorian ariko gara, eta bihar, berriz, etzandakoan».
Aurrean
Solabarrietak aitortu duenez, maila onean aritzeko asmoa dauka. «Nazioarte mailako onenen aurka ariko naiz, baina nire mailan botatzen baldin badut, finalerako txartela lortzeko aukera izango dudala uste dut. Nire helburua, behintzat, lehen zortziren artean sailkatzea da. Hori lortzen baldin badut, pozik bueltatuko naiz etxera».
Gaineratu duenez, aurten beste nazioarteko txapelketa batean ere parte hartuko du. «Aurten nazioarteko bi txapelketan parte hartzeko aukera daukat. Hannoverrekoaz gain, irailean Frantzian jokatuko den Munduko Kopan ere parte hartuko dut».