Lur Aranburu Etxaniz Eibarko Ipurua taldeko gimnastikalari ondarrutarrak lau domina lortu ditu Euskadiko bakarkako txapelketan, junior absolutu kategorian. Txapelketa zapatuan [maiatzak 5] jokatu zen Gasteizko Abetxuko kiroldegian, eta Aranburuk parte hartu zuen kategoria guztietan
emaitza oso ona lortu zuen. Hiru zilarrezko domina lortu zituen xingolagaz, mazoagaz eta pilotagaz eta brontzezko bat uztaiagaz.
Txapelketako sailkapen orokorra, bestalde,
bigarren postuan amaitu du (38,767 puntu), Gasteizko Oskitxo klubeko Saioa Lamasen atzetik. Emaitza horri esker ekainaren 20tik 24ra Guadalajaran (Espainia) jokatuko den Espainiako txapelketaren finalean egongo da gimnastikalari ondarrutarra.
Lur Aranburu mazoagaz ariketa egiten. Argazkia: Hitza