Apaingo Ama Birjinaren irudiaren 50. urteurrena ospatu dute
Maiatzean 50 urte beteko dira Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteko kideek Arno bidean Apaingo Ama Birjinaren irudia ipini zutenetik. Eta ekintza gogoangarri hura gogora ekartzeko, ekitaldia egin zuten domekan, mendi irteera eta guzti.Mendi taldeak, ...
Mendi taldeak, hain zuzen ere, irudia jarri zutenak eta erabaki hori bultzatu zutenak omendu zituen omenaldi xume batekin. «Ordungo zuzendaritza taldeko jendea eta haien ingurukoak gonbidatu genituen ekitaldira, eta Ama Birjinaren inguruko historia gogora ekarri zuten».
Apaingo irudiaren urtemuga aitzakia hartuta, gainera, mendi irteera berezia egin zuten 70 bat lagunek, eta inguruetan dagoen kobazulo bat bisitatu zuten espeologia taldeak lagunduta. «Jende askorentzat esperientzia berria izan zen. Izan ere, jendeak ez zuen koba hor zegoenik ere ezagutzen».